Kilian Jornetek zortzigarren aldiz irabazi du Zegama-Aizkorri
Beste behin egin du. Kilian Jornet lasterkari kataluniarrak zortzigarren aldiz irabazi du Zegama-Aizkorri mendi maratoia, 3:50:05eko denbora eginda. Haren atzetik sartu dira helmugan Mark Lauenstein eta Luis Alberto Hernando, Jornetengandik 9 minututik gorako aldearekin. Manuel Merillasek eta Tadei Pvikek osatu dute gizonezkoen boskotea. Aurreneko euskalduna Jokin Lizeaga urnietarra izan da, 9. postuan.
Emakumezkoetan Yngvild Caspersen norbegiarra izan da helmugara iristen lehena. Haren atzetik dator Megan Kimmel estatu batuarra.
Lasterketa gogorra izan da, eta euriak eta mendi aldean egin duen hotzak are gehiago zaildu dute berez gogorra den ibilbidea. Aritz Egea urretxuarrak kilometro asko egin ditu lasterketaren buruan, baina azkenean erretiratu egin da, hipotermia arazoengatik. Partehartzaile askok utzi behar izan dute proba.
@goierriHitza(r)en Txioak
//