Yngvild Caspersen norbegiarrak irabazi du emakumezkoetan
Zegama-Aizkorri mendi maratoiko emakumezkoen podiuma ere osatu dute dagoeneko. Yngvild Caspersen norbegiarra izan da azkarrena helmugan. Bigarren berriz, Megan Kimmel estatu batuarrak egin du. Podiuma osatzeko lehia bizia izan da Oihana Kortazarren eta Marta Molisten artean, baina azkenean, euskaldunak iazko 3. postua berrestea lortu du.
Oihana Kortazarrek lasterketa oso gogorra izan dela azaldu du: “oso oso gaizki pasa dut”. Denborari begira baino gehiago, hirugarren postuari eusten saiatu da. Animatzen egon diren guztiei esker ona agertu die.
@goierriHitza(r)en Txioak
//