Aktak euskara hutsean bidaltzea zilegi dela berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak
auzibidera jo zuen 2014an, 75 udalek aktak euskara hutsean bidaltzen zituztela eta; tartean ziren Goierriko Arama, Altzaga, Gaintza eta Itsasondo, denak ere Uemako kideak. EAEko Auzitegi Nagusiak epai irmoa kaleratu du gaur, eta udal horien jarduera «zilegi» dela dio. Horrenbestez, arrazoia eman die jarduera hori izan zuten udal eta administrazio publikoei. Gainera, epai bidea «behin betiko» bukatutzat eman dute; izan ere, oraindik zenbait epai ematea falta den arren, gaurko erabakiak aurrekaria ezarriko du datozen kasuetarako.
Urriaren bukaeran, Irurako udalaren aldeko epaia eman zuen, eta haren ondotik dator orain Aramako kasua; hango udalaren alde egin baitu EAEko Auzitegi Nagusiak. Iazko irailean, erabaki bera hartu zuen Gipuzkoako Auzitegiak, Aramaren eta Gaintzaren kasuan. Baita Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako txosten juridikoak ere.
Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea gustura agertu da erabakiarekin. Josu Labaka lehendakariak «euskara epaitegietatik atera» behar dela azaldu du. «Benetako lage babesa behar dugu euskararen aldeko politika aurrerakoiak egiteko». Bide horretan, duela gutxi onartutako EAEko Udal Legea «aurrerapauso garrantzitsua» izango dela uste du, euskarari eta udalen jardunari «lege babesa» emango dielako.
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak