
Bosgarren aldiz, Beasaingo Zuma Hine taldeak futbol 7ko Espainiako txapela lortu du asteburuan. Portugaleten (Bizkaian) larunbatean jokatu zen azkeneko fasea. Azkenean, Bizkaiko Asesoria Algortaren aurka finala jokatu eta 3-1 irabazi zuten beasaindarrek.
Emaitzak ondorengoak izan dira:
Zuma 6-0 Fincas Forruna Tarragona (Herrialde Katalanak)
Zuma 1-0 Construcciones Pazos (Madrid)
Zuma 4-1 Gujas team (Araba)
Final laurdenak
Zuma Hine 1-1 Bar tempel (Andaluzia). penaltietan irabazi
Final erdiak
Zuma Hine 2-0 Cafetería Faro Higuer
Finala
Zuma Hine 3-1 Asesoria Algorta (Bizkaia)