Igartza Igeriketa Taldeko bi igerilarik lortu dute Euskadiko Txapelketarako marka
Beasaingo Igartza Igeriketa Taldekoak gustura agertu dira, asteburuan Hernanin jokatutako Udaberriko Ligako saioan egindako lanarekin. Izan ere, taldeko bi kidek lortu dute Euskadiko Txapelketan aritzeko gutxieneko marka. Igartza taldekoen esanetan, “taldeko kide guztiak maila onean” aritu ziren, eta denek lortu zuten beraien marka pertsonalak hobetzea.
Andoni Berbel igerilariak, esaterako, 1:02:35eko denbora egin zuen 4×100 errelebo proban. Agustina Vazquezek berriz, 1:04:35ekoa egin zuen emakumezkoen proba berean. Biek ere, Euskadiko Txapelketan aritzeko gutxieneko marka lortu dute horrela.