Inoiz baino txirrindulari gehiago Xabier Ortiz de Luzuriaga BTT martxan: 250
Atzo izan zen, Legazpin, eta 250 lagunek parte hartu zuten.
Atzo egin zuten Legazpin Xabier Ortiz de Luzuriagaren oroimenezko BTT martxa, haren lagunek antolatuta. Inoiz baino parte hartzaile gehiago izan dira aurten: 250. Eguraldia lagun izan zuten, gainera, eta antolatzaileak oso gustura agertu dira. Aurten hainbat aldaketa zituen ibilbideak, eta parte hartzaileen harrera oso ona izan da.
Argazkiak: Mikel Bravo