Gaztelekukoek ikasturtea agurtu dute
Segurako Gaztelekuko erabiltzaileek udako aisialdi programari amaiera borobila eman zioten ostiralean, Arabako Sobron Abentura Parkera irteera eginda. Uztailean zehar hainbat ekintza egin dituzte gazteek, hala nola, frontenis txapelketak, jolasak edo s...

Segurako Gaztelekuko erabiltzaileek udako aisialdi programari amaiera borobila eman zioten ostiralean, Arabako Sobron Abentura Parkera irteera eginda. Uztailean zehar hainbat ekintza egin dituzte gazteek, hala nola, frontenis txapelketak, jolasak edo sukalkiak. Ostiralekoa, egun osoko irteera izan zen, eta 40 gazte inguru joan ziren abentura parkeak eskaintzen dituen ekintzetaz gozatzera: tirolina, piragua, eskalada… Goizean 08:30ean atera ziren Seguratik eta iluntzean itzuli ziren.