Artzai Gazta elkarteak "artzaintzaren kultura" aldarrikatu du dekalogo batekin
Aurten Donostian ospatzekoa den World Cheese Awards jaialdiaren atarian, eta Emakume Nekazarien Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Artzai Gazta elkarteak eta hainbat erakundek artzaintzaren aldeko manifestua eta dekalogoa sinatu dituzte.
Larunbatean egin zuten ekitaldia, Donostiako udaletxe parean. Bertan, Artzai Gazta elkarteko kideez gain, Isabel Elizalde eta Bittor Oroz Nafarroako eta EAEko landa eta nekazaritza arloko arduradunak, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko nekazaritza diputatuak eta lau lurraldeetako 16 udalerritako alkateak elkartu ziren. Hala, agiriak Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernua.
Artzai Gazta elkarteak “artzaintzaren kultura mantenduz” bizi eta lan egiten duen kolektiboa ordezkatzen du, arbasoen teknbika eta tradizioak jaso eta eraberrituz lan egiten duten artzainena. Artzaintzaren inguruko sentimendua bizitzeko modu bilakatu dutela diote, eta artzaintzak eta landa eremuak duten garrantzia ikustarazten saiatu direla. Hala ere, “esne gordinez egindako gazta ekoiztea 35 urte baino gehiagoz oharkabean” gelditu den kolektiboa dela salatu dute.
Manifestuaren arabera, artzainen eta ardien arteko gertutasunak, eta hauek baldintza onenetan mantentzeak, kalitaterik oneneko esne gordina izatea bermatzen dute. “Aldi berean, gazta merkaturatzen denean elikagaien segurtasun ziurtagiria eskuratzea bermatzen du, baita elikagaien segurtasunerako sistema konplexu propioa izatea ere”.
Artzai Gazta elkarteko gaztek, arbasoengandik jasotako tradizioa eta teknologia berriak uztartzen dituzte, “kalitate gorena eskuratzeko aliatu egokienak” baitira. Esne horren zaporearen eta kalitatearen atzean ordea, mendetako tradizioa dago: “larreetan, eskuz egindako ekoizpen prozesuan, beren artaldeetatik eratortzen diren gatzagietan eta beren ardi latxetan” baitago sekretua.
Artzai Gazta elkarteko ekoizleek 15.000 ardi zaintzen dituzte, eta urtean 600 tona inguruko produkzioa dute. Hala, Hego Euskal Herrian esne gordina erabiliz gazta egiten duen ekoizle handiena direla azaldu dute. Bere bazkideen %80k Idiazabal ziurtagiria duten gazta ekoitzen dute, baina badira Roncal ziurtagiria dutenak ere.
Manifestuarekin batera, elkartearen filosofia 10 puntutan laburbiltzen duen dekalogoa ere onartu dute:
- Ardiak. Gure ardi latxekin eta karranzanekin harmonian eta orekan lan egitea; eta Euskal Herrian, gure ingurune naturaleko zati gisan, duten milaka urteko existentziak jarraipena izatea.
- Esnea. Gure ardi latxetatik eta karranzanetatik eratortzen den esne gordina erabiliz ekoiztea gazta, prentsatutako orearekin, egosi gabea, koipetsua eta gutxienez 60 eguneko heltzearekin, arkumearen gatzagia erabli behar da mamiaren eraketarako, arbasoen teknikak egungo tekonologietara egokituz. Ekoizpen muga batekin eta elikagaien segurtasunarekin konpromisoa izan behar da. Larre ezberdinek eta gaztagile maisuek, gazta aniztasun organoleptikoak dituen elementu abertsa izatea ahalbidetzen du. Gazta bakoitza berdingabea eta artzain bakoitzaren erakusle da.
- Ingurunea. Artzai Gaztako artzainak lurraldearen kudeaketaren zati garrantzitsua gara. Hori dela eta, artzaintzaren, naturaren eta bizitzaren arteko lotura argi bat sortu dugu.
- Oreka. Gure artaldeen gobernatzea ganaduaren bizikidetzarako dauden era guztien arteko orekari lotua dago. Guztiaren gainetik Artzai Gaztako artzainei batzen gaituena osasuna eta animalien ongizatea da. Horretarako, gaur egungo teknologiak erabiltzen ditugu, baina artzaintzak zuen eta duen esentzia galdu gabe.
- Ikerketa. Gaztaren ekoizte eta heltze prozesuetan jakintza zientifiko-teknologikoak barneratu dira, esne gordinaren basea beti mantenduz eta gehigarririk gehitu gabe. Hau guztia produktua hobeto ezagutzeko helburuarekin eta artzainen bizi kalitatea hobetu nahian egin da; eta ez ekoizpena handitzeko asmotan.
- Babesa. Gutako bakoitza unitate independiente eta preziatua da, errespetatu eta babestu behar dena. Artzain bakoitzaren lana eta filosofia berdingabea da, egoera sozio ekonomiko, kultural eta geografikoaren araberakoa. Errealitate hori guztien orekak eta batasunak Artzai Gazta elkarteak ezinbesteko balioa neurtezina izatea eragiten du.
- Komunitatea. Komunitatean eta taldean lan egiteak artzain eta maisu gaztagilegisan urrunago heltzea ahalbidetu digu. Esperientziak, formakuntzak, laguntza teknikoak, instituzio eta komertzio harremanak partekatzen ditugu; baita elkartzen gaituzten elementu eta proiektuak.
- Jarraipena. Duela 35 urte inguru hasitako bideak eta bitarte horretan Artzai Gaztak bereganatutako ezagutzak, artzain bizitzara sartu nahi duten gazteei helaraz behar diegun legatu onena da; beharrezkoa sektore honek jarrai dezan.
- Elkarlana. Kooperazio ardatz izanda lan egiteak eta beste kolektiboekin, erakundeekin, ekoizleekin, ikerketa guneekin eta zirutagariak ematen dituzten organismoekin sinergiak egitea garrantzitsua da. Horrela, gure ezagutzak eraberritzen ditugu, erronka berriei aurre eginez eta artzainaren bizitza balorean jarriz.
- Komunikazioa. Herritarrekin komunikazio zuzena berreskuratzea garrantzitsua da, hura gaztaren historiara hurbilduz eta gure bizitzak gure lurraldeko sustraietara lotuz.