Ataungo mondeju beltz ospetsua egiteko ikastaroa antolatu du Jentilbaratza kultur elkarteak, larunbaterako. Pili Barandiaran herritarrak erakutsiko du ardikizko eta ardi odolezko hestebete hori nola egiten den. Aizkoate elkartean da sukaldaritza saioa,...

Pili Barandiaran.
Ataungo mondeju beltz ospetsua egiteko ikastaroa antolatu du Jentilbaratza kultur elkarteak, larunbaterako. Pili Barandiaran herritarrak erakutsiko du ardikizko eta ardi odolezko hestebete hori nola egiten den. Aizkoate elkartean da sukaldaritza saioa, 10:00etatik 13:00etara. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute, aurrez, telefonoz hots eginda (616 375 983).
«Ataungo mondeju beltza egiteko ohitura geroz eta urriagoa bihurtzen ari denez, gure bizimodutik desagertzear da ia, ikastaroa antolatzea garrantzitsutzat jo dugu», dio Jentilbaratzak, transmisioari
Sanmartinetan lehiaketa
Etziko ikastaroak jasotakoa, Ataungo San Martin jaietan erakutsi ahalko dute partaideek, gero. Ataungo VII. Mondeju Beltz Lehiaketa egingo dute.