Gazteak kalean eguna egingo da Ordizian bihar gazte asanbladak antolatuta. Tolosan egindako okupazioen irtenarazteak eta Altsasun gertatutakoa salatu nahi dituzte egun horrekin. Ordiziako Gaztetxearen 30. urteurrena ere ospatzen ari dira azaroan, eta e...

The Frankys taldea
Gazteak kalean eguna egingo da Ordizian bihar gazte asanbladak antolatuta. Tolosan egindako okupazioen irtenarazteak eta Altsasun gertatutakoa salatu nahi dituzte egun horrekin. Ordiziako Gaztetxearen 30. urteurrena ere ospatzen ari dira azaroan, eta ekintza programaren barruan sartu dute biharkoa.
Gazteak kalean eguna, 11:00etan hasiko da aurkezpen eta hamaiketakoarekin eta jarraian hitzaldia egongo da, Gaztetxean. 14:00etan bazkari herrikoia egingo dute eta ondoren jokuak. Arratsaldean kontzertuak egongo dira herriko taberna eta puntu ezberdinetan. 18:00etan Oztopok joko du Haka tabernan, 19:00etan Batzurik Kirkil tabernan, 20:00etan Mammuts & The Palmeras Stuck izango da Herrikon eta 21:00etan Plaza Nagusian Traka-Traka. Iluntzean ere, Gaztetxean kontzertuak izango dira 22:30etik aurrera. Bedeinkatuak, The Frankys eta Txakur-txulo taldeek joko dute.