Lazkao, Beasain, Segura, Ordizia eta Ataungo ordezkariak, gaur Seguran egindako aurkezpen ekitaldian.
Asteburu honetan urteroko kultur hitzordua izango da Ataunen, Beasainen, Lazkaon, Ordizian eta Seguran: euskal liburu, disko eta jostailu azokak. Bost herriak elkarlanean aritu dira aurten ere, Azokak batzen gaitu lelopean euskarazko kultur eskaintza goierritarren eskura jartzeko helburuarekin. Ohi bezala, bost herri horietako kultur elkarteak, euskara elkarteak, gazte asanbladak, ikastetxeak, musika eskolak, euskaltegiak, kultura zalea, irakurleak, udalak eta Ordiziako Mujika, Beasaingo Mirentxu eta Lazkaoko liburu dendak aritu dira elkarlanean, «bost gune eta bost forma dituen azoka antolatzen».
Segurako Xabier Albizuk gaur aurkezpenean esan duenez, azoka horiekin, «Gabonetako oparietan euskararen eta euskal kulturaren presentzia ziurtatu nahi dute, euskarazko eta euskal gaien materiala eskainiz». Bost herri horietako udalen laguntzari esker, produktu guztiek %15eko beherapena izango dute.
Ekintza osagarriak
Ataunen aurten, Aiako Erroipen jarriko dute azoka; Beasainen Gernika pasealekuan jarriko duten karpan; Lazkaon plazako pilotalekuan; Ordizian Barrenan eta Seguran Botikaxahar kulturgunean. Dena den, euskal liburuak, diskoak eta jostailuak eskaintzeaz gain, hainbat eta hainbat ekintza osagarri ere antolatu dituzte bost herri horietako eragile desberdinek elkarlanean: goierritarren liburu eta disko aurkezpenak, bertso saioak, lasterketa, buruhandiak…
Ataun
Ostirala (18:00-20:00). Ataungo Irakurle Taldearen aurkezpena eta liburuaren lantzea.
Larunbata (11:00-14:00 eta 16:00-20:00). 12:30ean, Ataungo Otsoa dantza taldearen Joxemiel Barandiaranen omenezko Leku kuttunak bideoaren aurkezpena. 13:00etan, Xabier Menidigurenen Alsina liburuaren aurkezpena. 18:00etan, Ainara Saezen Txoriak ezkutatzen zuena ipuin kontaketa musikalizatua. 19:00etan Jon Eskisabelen Zutaz kantatzeko liburu diskoaren aurkezpena.
Igandea (11:00-14:00). 11:00etan, umeentzat ipuin kontaketa Irakurle taldearen eskutik. 12:00etan, Iker Markinez sukaldariaren Euskal sukaldaritza praktikoa liburuaren aurkezpena. 13:00etan, Juan Carlos Etxegoienen Etxea. Ondarea Historia Mintzoa liburuaren aurkezpena.
Beasain
Ostirala (10:00-13:00 eta 17:00-20:00): 11:00etan, Olentzerotako kartel lehaiketako sari ematea. 17:30ean, Irakurle Taldea. 18:30ean, Gabonetako argiak piztea, Mari Kalanbre, Olentzero eta Mari Domingi bertan direla. 19:00etan, Musika Eskolako trikitilariak.
Larunbata (11:00-14:00 eta 17:00-20:00): 12:00etan, Goierriko bertso eskolako bertsolariak eta Xabier Mendigurenen Alsina liburuaren aurkezpena. 18:30ean, mahai ingurua Nikkin, Egoitz Irizar, Sukarra 37, Iñigo Ibarrondo eta Loinatz abesbatzako ordezkariekin. 19:00etan, kontzertua.
Igandea (11:00-14:00): 11:30ean, Kantu jirarekin Beasaingo hizkuntzak ekitaldia eta 13:00etan, Debote Enbote taldearen Vadekum kale antzerkia.
Lazkao
Ostirala (16:30-20:00): Randako elkartasun jaialdia Arerian.
Larunbata (10:00-20:00): 12:30ean Euskaraz Bizi Nahi Dut krosa. Arratsaldean buruhandiak.
Igandea (10:00-14:00): Eguerdian, Eneko Aizpuruaren Lehertu da festa eta Iker Santxoren errusieratik euskarazko liburuen aurkezpena. Haurrentzat jolasak.
Segura
Ostirala: 18:30ean, herriko egutegirako argazki lehiaketako sari banaketa, herriko abesbatzaren saioa, gaztainak eta ardoa.
Larunbata: azoka 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era.
Igandea: azoka 11:00etatik 14:00etara.
Ordizia
Ostirala: azoka 17:30etik 21:00etara.
Larunbata: 11:00etatik 14:00etara eta 20:30era.
Igandea: azoka 11:00etatik 14:00etara.