Santbonaia izango du aurkari Ampo Ordiziak errege kopako finalerdietan
Bartzelonako UE Santboiana taldea izango du aurkari Ampo Ordiziak Errege Kopako finalerdietan, otsailaren 4ean, Bartzelonan jokatuko duten norgehiagokan. Ampo Ordiziako jokalariak «oso positibo» agertu dira, hurrengo aurkariaren izena ezagutu dutenean. Sailkatutako beste bi taldeak El Salvador eta Alcobendas dira.
Azaroaren 27an, ligako partidua jokatu zuen Ampok, Santboianaren aurka, Altamiran. 36 eta 20 gailendu ziren etxekoak. Katalanak, emaitza onak ari dira lortzen etxean jokatzen dutenean, etxetik kanpo ordea, kale egiten ari dira. Ordiziakoak ere, antzera ari dira. Finalerdietako partida Santboianaren zelaian jokatuko badute ere, Ampo «gogor arituko» da finalera iristeko.