Segurako emakumeen historia berreskuratzeko prozesua abian
Herriko emakumeen historia ezagutu eta jasotzeko prozesua martxan jarri dute Seguran; garai bateko emakumeen istorioak jasoz, hausnarketa egin nahi dute hainbat gairen inguruan. Farapi kooperatibak gidatuko du prozesua, Berdinbidean programatik diru l...
Farapiko Nerea Eliasen esanetan, prozesu horrekin zubi bat egin nahi dute, «toki eta istorio horien irakurketa feministarekin eta gaur egungo gogoeta feministarekin». Iaz, Martxoaren 8aren harira, Iparra-Hegoako karpa Kontxisi izenarekin bataiatzearen adibidea jarri du Eliasek: «Kontxixi alargun gelditu zen, seme-alabarik ez zuen…. Berreskurapen horrek balio behar digu gure lantaldean gogoeta bat egiteko: amatasunaren inguruan, bikote heterosexualen inguruan…». Eider Murgiondo zinegotziak gaineratu duenez, «gai desberdinak lantzeko aukera emango digu, Lixiba lekuan emakumeen arteko ahizpatasunari buruz hitz egiteko».
Era horretan, ibilbidea bikoitza izatea nahi dute: «Alde batetik, tokiak berak egingo duen ibilbidea, eta bestetik, lantalde honek feminismoarentzat garrantzitsuak diren gaietan zehar egingo duen ibilbidea».













