Segurako ehiz txapelketarako izena eman behar da
SEGURA // Otsailaren 25ean Gipuzkoako eta Arabako partzonerian jokatuko den Segurako ehiz txapelketarako izena eman behar da otsailaren 15ean eta 16an, 19:00etatik 20:00etara, Txoritegin. Bi prezio edo aukera daude: ehiza eta gosaria, 35 euro; eta ehiz...
SEGURA // Otsailaren 25ean Gipuzkoako eta Arabako partzonerian jokatuko den Segurako ehiz txapelketarako izena eman behar da otsailaren 15ean eta 16an, 19:00etatik 20:00etara, Txoritegin. Bi prezio edo aukera daude: ehiza eta gosaria, 35 euro; eta ehiza, gosaria eta bazkaria 50 euro. Elurra edo beste eragozpenen bat dela eta bertan behera geratuko balitz, martxoaren 18ra atzeratuko litzateke txapelketa.