Baionan eraikitzen ari diren Bernat Etxepare Lizeoa altzariz eta materialez hornitzeko diru bilketan ari dira bertako ikasleak eta gurasoak. Larunbatean Seguran izan ziren sagarrondoak saltzen; ziento erdi sagarrondo landare saldu zituzten. Hitz edo Ir...

Baionan eraikitzen ari diren Bernat Etxepare Lizeoa altzariz eta materialez hornitzeko diru bilketan ari dira bertako ikasleak eta gurasoak. Larunbatean Seguran izan ziren sagarrondoak saltzen; ziento erdi sagarrondo landare saldu zituzten. Hitz edo Irri, Euskaraz Elkarri elkarteak, Iparra-Hegoak, Elorri Elkarteak, Gaztetxeak eta zenbait norbanakok egindako pintxoak ere saldu zituzten. Baionako Lizeotik etorritako 20 bat gazteen musikarekin eta dantzekin giro polita sortu zen Seguran.