Erraztiolatza, erratzen eta txabolen multzoa
Rafael Berasategik Segurako historia jasotzen dituen bi maketa egin ditu: Erraztiolatzarena eta Torre Zarra jauregiarena edo sinagogarena. Erraztiolatza izenaren jatorria ere aztertu du Joseba Mintegik.Rafael Berasategiren Erraztiolatza museoko piezen ...
Rafael Berasategik Segurako historia jasotzen dituen bi maketa egin ditu: Erraztiolatzarena eta Torre Zarra jauregiarena edo sinagogarena. Erraztiolatza izenaren jatorria ere aztertu du Joseba Mintegik.
Rafael Berasategiren Erraztiolatza museoko piezen artean, Segurako historiaren beste bi lekukotza ikus daitezke: Erraztiolatza herriaren maketa eta izenaren etimologia, eta Torre Zarra jauregiaren edo sinagogaren maketa eta irudia. Bi maketak Berasategik berak egindakoak dira.Gaur egun ezagutzen den Segura herriaren aurreko aztarnetara jo du lehendabizi, Erraztiolatzara. «XIV. mendeko dokumentu zahar batean San Andres Erraztiolaza kofradiaren izena agertu zen 2000. urtean», dio Berasategik. Segurarraren ikerketen arabera, «1256an hasi ziren Donejakue Bideko lerroan lehendik baziren gune estrategikoetan hiriak gotortzen; Erraztiolatza Segura bihurtu zuten», zehaztu du. San Andres ermitaren inguruan zegoen artzain herria zen Erraztiolatza.
Erratz, ti, ola eta tza
Berasategiren ustez, «leku izenek, tokiaren deskribapena egiten dute, eta beraz, leku izen horren azterketa etimologikoak, lekuari izena eman zitzaion garaian nolakoa zen esango digu». Hori dela eta, Joseba Mintegiren laguntzarekin Erraztiolatzaren etimologia aztertu du: «leku izen horrek lau elementu gordetzen ditu bere baitan, bi talde nagusitan: erratz, ti, ola eta tza. Beraz, Errazti eta Olatza».
Erratza landare baten euskal izena da; ez da oso handia, 30-80 zentimetro artekoa. Fruitu gorri txikia ematen du eta zurtoin ugari izaten ditu.
Olak, berriz, «industrializa-zioaren aurretik, gizakiak naturaltasunez eraiki dituen auzoen ezaugarria erakusten digu: alegia txabola multzoek egiten zuten auzunea». Ti eta tza atzizkiek, ugaritasuna adierazten dute.
Garai hartako txabolaren erreplika ere egin du Berasategik.













