Simimimisol eta Osinalde taldeak, hurrengo fasera
Asteburuan Goierriko hiru taldek Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuten. Gabiriako Osinalde taldeak eta Urretxu eta Zumarragako Simimimisol taldeak irabazi egin zuten eta, horrenbestez, hurrengo fasera pasatzea lortu dute. Urr...
Gabiriarrek etxean abestu zuten, Osinalde elkartean egin zuten bertso afarian. Añorgari nagusitu zitzaien. Simimimisol taldekoek, berriz, Aian abestu zuten. Final laurdenetan elkarren aurka arituko dira. Potoshopek, berriz, Oiartzungo Martzelina taldearen aurka galdu zuen.
Asteburu honetan, berriz, Legazpiko taldeak abestuko du. Oiartzungo Lexoti taldearekin neurtuko ditu indarrak: ostira-lean, 23:00etan, Oiartzungo Makutxo tabernan. Legazpiarrek lehen saioa galdu egin zuten.
Asteburu honetan, Herriarteko Txapelketako saioez gain, Martxoan Bertsoa txapelketa-koak egongo dira. Kanporaketak ostiralean, larunbatean eta martxoaren 10ean izango dira, Apatxe, Motz eta Fox tabernetan. Finala martxoaren 25ean izango da, gaztetxean. Lau saioak 23:00etan hasiko dira.
15. edizioa dela eta, finala festa handi bat izatea nahi dute. Egun osoko egitarau bat prestatzen ari dira eta edizio guztietan parte hartu duten bertsolariak elkartu nahi dituzte. Bazkari jendetsu bat egin nahi dute eta bazkalostea bertsoz eta kantuz girotu. Finalarekin amaituko dute eguna.
Txapelketa Martxoan Bertsoa ekimeneko ekitaldi nagusia da, baina beste ekitaldi batzuk ere antolatu dituzte. Martxoaren 17an bi izango dira, Urretxuko gaztetxean. 20:00etan Autobiographikal taldearen poesia antzeztuaz gozatzeko aukera egongo da. 23:00etan, berriz, Bertxortan taldeak seriotasunari barre egiteko bideak proposatuko ditu.