Merkataritzan erabiltzeko bonu kanpaina izango da Lazkaon berriz
Herritarrak 40 euro ordainduta, 50 gastatu ahalko ditu, 59 komertziotan. Martxoaren 15ean jarriko dituzte salgai, udaletxean. 10eko bost zatitan bereizita daudeLazkaoko Udalak eta Lazkaon merkatari elkarteak bigarren urtez merkataritzarako erosketa-bon...
Herritarrak 40 euro ordainduta, 50 gastatu ahalko ditu, 59 komertziotan. Martxoaren 15ean jarriko dituzte salgai, udaletxean. 10eko bost zatitan bereizita daude
Lazkaoko Udalak eta Lazkaon merkatari elkarteak bigarren urtez merkataritzarako erosketa-bonuen kanpaina sortu dute. Herriko 59 komertziotan gastatu ahal izateko txartelak eskuratu ahalko dira: 40 euro ordaindu, eta 50 euroren balioa erosi ahalko da. Udalak finantzatuko du.Guztira 300 bonu atera dituzte, eta herritar bakoitzeko bat eros daiteke. Martxoaren 15ean, asteazkenarekin, jarriko dituzte salgai, udaletxean (09:00etatik 18:00etara). Apirilaren 12ra arte iraungo du kanpaina, eta bitarte horretan gastatu beharko dira bonuak, dendetan.
Bonu bakoitza 10 euroko bost zatitan banatuta dator. Hala, erosketa txikiagoak edo zatikatuak egiteko modua ematen du. Sustapena udalaren eta Lazkaon elkartearen arteko hitzarmena denez, 10 zatikietatik bi merkataritza elkargo horretako kide diren komertzioetan trukatu beharko dira.
Erosteko deia herritarrei
Udaletik herritarrak animatu dituzte, kanpainan parte har dezaten, «merkataritza indartzea Lazkaoko garapenerako oso garrantzitsua» delako. Udazkenean eta Gabon garaian beste kanpaina bana ere egingo dituzte.













