Legazpiko Gaztetxeak mendi irteera egingo du Pirinioetara
Uztailaren 24tik 26ra bitarterako izango da. Bi mendi ibilaldi dituzte aurreikusita, Selva de Ozatik abiatuta, Castillo de Acher eta Ibon de Acherito helmuga dituztela. Gaurko pintxo-potean eman daiteke izena.
Araiara egindako irteera.Legazpiko Gaztetxea Legazpiko Gaztetxeko mendi sailak asteburuko irteera antolatu du Pirinioetara uztailaren 24tik 26ra bitarterako. Selva de Ozatik abiatuta pare bat ibilbide egingo dituzte, bata Castillo de Acher mendira, eta bestea eta Ibon de Acheritoraino.
Izena emateko 610 962 491 zenbakira edo mendigazte@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar da. Gaur egingo den pintxo-potean ere egongo da aukera horretarako.
Izena ematen duten guztiekin bilera egingo dute astelehenean, hilak 20, Gaztetxean bertan, 19:00etan, irteera prestatzeko.
Gaztetxea amaitzen ari den ikasturte honetan berreskuratu ditu garai batean egiten zituen mendi irteerak. Orain arte gertuko mendietara joan dira, eta azken irteera Araiaraino (Araba) egin zuten, sagardotegian bazkalduz amaitzeko.













