Lazkaon gaur hasiko dira merkataritzako bonuak saltzen
Lazkaoko bizilagunentzat gaur zabalduko du udalak merkataritzako deskontu-bonuen salmenta. Apirilaren 12ra arte, Lazkaoko 59 saltokitan erosketak egiten erabili ahalko da bonua. 40 eu-roan erosi, eta ondoren 50 euroko gastua egin ahalko da.Txartelak ud...
Txartelak udaletxean salduko dituzte, gaurtik. 09:00etatik 18:00etara bitartean joan behar da. Udalak 300 bonu atera ditu, eta horiek agortu artean egongo dira salgai. Herritar bakoitzak bonu bakarra eros dezake, ahalik eta gehien zabaltzeko.
Ondoren, herriko 59 komertziotan egindako erosketetan trukatu behar dira bonuak. Bakoitza bost zatitan bereizita dator. Hala, 10 euroko erosketa txikiagoak ere egin daitezke.
Lazkaon-en dendetan, bi
Merkataritzako bonu kanpaina bigarren urtez eratu dute, Laz-kaoko Udalak eta Lazkaon merkatari elkarteak elkarlanean. Hitzarmenean jaso denez, bonuko bost txarteletatik bi, gutxienez (20 euro) dendari elkarteko kide diren komertzioetan gastatu beharko dira.













