Xabi Solano Lazkaon izango da gaur, hizlari eta musikari
LAZKAO // Lazkao Txiki Musika Eskolaren kultura astean, gaur Xabi Solano musikaria (Hernani, 1978) gonbidatuko dute. Etzakit-en hasia, Esne Beltzan gaur egun, bere bizitzako esperientziak eta musikako ibilbidea kontatuko ditu. Kontzertu labur bat ere e...
LAZKAO // Lazkao Txiki Musika Eskolaren kultura astean, gaur Xabi Solano musikaria (Hernani, 1978) gonbidatuko dute. Etzakit-en hasia, Esne Beltzan gaur egun, bere bizitzako esperientziak eta musikako ibilbidea kontatuko ditu. Kontzertu labur bat ere egingo du. Kultur etxeko erakusketa-aretoan izango da hitzaldia, 19:00etan hasita. 17:30ean, Vivaldiren lau urta-roak emanaldia izango da, Arerian, orkestra txiki batekin. 14:30ean ikasleek ikusiko dute.