Harekin batera Jon Gurrutxaga azpeitiarra sailkatu da Osinaldeko final nagusirako

Osinberde sariketan parte hartu duen seikotea. Eskubian, Unai Mendizabal irabazlea, eta haren ondoan, Ane Beloki legazpiarra.
Bart Zaldibian jokatu den bertsolari gazteentzako Osinberde sariketan Unai Mendizabal zizurkildarra izan da onena. Hark irabazi du entzuleen saria, eta hura izan da, Jon Gurrutxaga azpeitiarrarekin batera Osinaldeko final nagusirako sailkatu den bertsolaria. Lehiatu diren beste lau bertsolariak hauek izan dira: Mikel Retolaza (Busturia), Aitor Bizkarra (Abadiño), Peru Abarrategi (Aramaio) eta Ane Beloki (Legazpi). “Giro politean” jokatu da bertso saioa. 60 lagun izan dira afaltzen, eta beste 20 bat inguratu dira ondoren saioa aditzera.
Horrenbestez, dagoeneko erabakita dago zein sei bertsolari ariko diren hilaren 22an Gabiriako Osinalde Sariketako final nagusian: Aratz Igartzabal
Potto (Gabiria), Eneko Araiztegi
Korta (Segura) –Aztirian sailkatuak–, Maider Arregi (Oñati), Maialen Akizu (Urretxu) –Argi Berrin sailkatuak–, eta bart Zaldibian sailkatutako Mendizabal eta Gurrutxaga. Seikotetik hiru goierritarrak dira.