Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

«Reala eguneko 24 orduetan bizitza duen zerbait da»

Urretxu
Orokorra

Mitxel Badiolak (Urretxu, 1970) Alaves B, Urola, Beasain, Elgoibar eta Lagun Onak taldeetan jokatu zuen. Ondoren, Urola eta Eibar taldeetan entrenatzaile ...

2017/04/29
Goierriko Hitza

Mitxel_Badiola

Mitxel Badiolak (Urretxu, 1970) Alaves B, Urola, Beasain, Elgoibar eta Lagun Onak taldeetan jokatu zuen. Ondoren, Urola eta Eibar taldeetan entrenatzaile lanak egin zituen. Duela urte batzuk Realaren deia jaso zuen eta gaur egun barruko taldeen arduraduna da.

Nolatan halako futbol zaletasuna?
Ez dakit norbaiten eraginez den ala ez. Duela gutxi horri buruz hitz egiten egon ginen eta handitan zer izan nahi nuen galdetzen zidatenean futbolaria erantzuten nuela gogoratu nuen. Nire aita ez zen batere futbol zalea, baina Realak mutikoa nintzenean irabazi zituen bi ligak, ikastolan futbola zen kirol nagusia…

Talde askotan jokatu zenuen.
Alavesen bigarren taldean, Urolan, Beasainen, Elgoibarren eta Lagun Onaken jokatu nuen.

Urolaren urte onenak ezagutu zenituen.
Urolan hasi nintzen. Gasteizen Gorputz Heziketa ikasten ari nintzela, Alavesen jokatzeko aukera eman zidaten. Denboraldi erdia eman nuen bertan. Urolan entrenatzaile aldaketa egon zen eta itzultzeko eskatu zidan. Denboraldi hartan Hirugarren Mailara igo ginen.

Hura izan al zen zure ibilbideko denboraldi onena?
Bai. Bizipen izugarria izan zen. Taldekideen arteko harremana oso ona zen eta Argixao astero-astero bete egiten zen. Selekzioan jokatzea, Gipuzkoako Kopa irabaztea… oso ondo egon zen, baina denboraldi biribilena hura izan zen.

Goierriko talde handienean ere jokatu zenuen. Beasainen, alegia.
Oso esperientzia ezberdina izan zen. Beasain Bigarren B mailan zegoen. Maila oso polita da, baina saltoa nabaritu nuen. Urolan protagonista nintzen eta Beasainen kosta egin zitzaidan taldean sartzea. Gainera, sartzen hasi nintzenean belauna hautsi nuen. Arlo pertsonalean oso urte gogorra izan zen Beasainen eman nuena.

Nolako jokalaria zinen? Gaur egungo zein jokalariren modukoa?
Dagoeneko ez dira ni bezalako asko gelditzen! Errematatzailea nintzen eta teknikoki mugak nituen. Arean oso ondo sentitzen nintzen eta gola nuen buruan. Egungo jokalariek askoz ere mugikortasun handiagoa dute. Askoz ere gehiago jokatzen dute erdilariekin. Satrustegiren edo Hugo Sanchezen antz handiagoa nuen egungoena baino.

Futbola utzi zenuenean, kirol munduan jarraitu zenuen.
Burdindegi batean lan egin nuen, saltzaile moduan, baina ondoren La Salle-Legazpi ikastetxean hasi nintzen. 18 urte eman ditut bertan, gorputz heziketako irakasle lanean. Bestalde, Urolan Iñaki Aranzadiren bigarrena eta prestatzaile fisikoa izan nintzen. Ondoren, kirol arduradun kargua eman zidaten.

Nolatan heldu zinen Realera?
Urolatik Eibarrera joan nintzen. Hasteko, kimu mailako taldea entrenatu nuen. Sekula horren jokalari gazteak entrenatu gabea nintzen eta esperientzi bikaina izan zen. Hurrengo denboraldian haur mailako taldea entrenatu nuen eta hirugarren denboraldian Realaren deia jaso nuen.

Asko kosta al zitzaizun Realera moldatzea?
Astindu handia jaso nuen, nire buruarekin oso zorrotza bainaiz. Reala baino gorago ez dago ezer eta beldur guztiak azaleratu ziren. Nire eboluzio pertsonalean oso pauso garrantzitsua izan da.
Lehen urtean kadete mailako taldea entrenatu nuen. Liga hasita zegoela hartu nuen taldea. Athletic eta Reala paretsu zeuden eta ni heldu ondoren Athleticek bost puntuko aldea hartu zuen. Pixkanaka kokatu egin nintzen, taldeak onartu egin ninduen eta liga irabazi genuen. Ondoren, haur mailako taldeak entrenatu nituen. 2015eko abenduan, berriz, barruko taldeen arduradun kargua eskaini zidaten. Ez nengoen karguetara ohituta, baina onartu egin nuen.

Zein da zure zeregina?
Gorabideko –harrobiko taldeak hartzen dituen eraikina– taldeen beharrei erantzuna eman behar diet: instalazioak, lehiaketak, entrenatzaileen beharrak… Luki Iriarte harrobiko zuzendaria da eta ni koordinatzailea.

Mitxel_Badiola-2«Gure ardatza harrobia da eta helburu nagusia jokalariak lehen taldera heltzea da»
«Reala eliteko klub bat da, baina pertsonari garrantzi handia ematen diogu»
«Gipuzkoa herrialde txikia denez, inguruko herrialdeetan ere lan egiten dugu»
«Realeko egungo jokalarien artean, William Jose eta Agirretxe dira nire kuttunak»

Reala enpresa handi bat da.
Futbolaren inguruan entrenatzaileak, jokalariak, gurasoak… daude. Reala eguneko 24 orduetan bizitza duen zerbait da. Zortzi talde ditugu eta, gainera, barruan ez dauden jokalarien jarraipena ere egiten dugu. 30 langile inguru gara eta zazpi futbol zelai ditugu.

Lan ona egiten ari zarete. Azkenaldian jokalari bikainak igo dira lehen taldera.
Hori da Realaren indargune nagusia. Gure filosofiaren ardatza harrobia da eta helburu nagusia jokalariak lehen taldera heltzea da.

Espero al zenuten Oiartzabal eta Odriozola, besteak beste, Lehen Mailara horren ondo egokitzea?
Pauso guztiak zailak dira, baina heltzen direnak lehenago ere zerbait berezia erakutsi duten jokalariak dira. Guretzat oso pozgarria da harrobiko jokalari bat lehen taldera heltzea.

Lan handia dago atzean.
Reala eliteko klub bat da, baina pertsonari garrantzi handia ematen diogu. Helburua jokalariak sortzea da, baina jokalariak pertsonak dira. Hori dela eta, klubak harreman estua du familiekin eta ikastetxeekin. Gurasoekin hasiera-hasieratik dugu harremana. Denboraldian zehar hainbat bilera egiten ditugu beraiekin. Ikastetxeei dagokionez, pertsona bat dugu horretarako. Hemengo hitzaldietan ez da baloiaz bakarrik hitz egiten. Pertsona bere osotasunean kontuan hartzen ez badugu, gaizki gabiltza.

Gipuzkoa herrialde txikia da.
Hala da. Hori dela eta inguruko herrialdeetan ere lan egiten dugu. Partida asko ikusten ditugu eta gazte asko ekartzen ditugu probak egitera. Realeko gazteenek, haur mailakoek, 12 urte dituzte. 11 urtekoek txapelketa zehatzetan bakarrik jokatzen dute.

Zein da Realeko zure jokalari kuttuna?
Umetan, Idigoras. Aurrelarien artean, Satrustegi. Egungoen artean, William Jose eta Agirretxe. Aurrelaria nintzela nabari da… Realetik kanpo, Falcao. Errematatzaileak gustatzen zaizkit.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Txerriaren jaitsierarekin hasi dira San Pedro jaiak

2022/06/29
Mutiloa
2

Orain arteko Goilurrak rally luzeena jokatuko da asteburuan

2022/06/29
Lazkao
3

«Asko gustatzen zait lehia eta zure asmo berdinak dituenari irabaztea»

2022/06/29
Legazpi
4

Autobusa trabatuta tren geltokitik Plazaolara tartean, saihesbidearen zubia azpian

2022/06/29
Legazpi
5

Gaur hasiko dira Mutiloako San Pedro jaiak, txerria udaletxera jaitsita

2022/06/29
Mutiloa
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.