Euskal Herriko sega ligako bigarren saioa Lazkaomendin, jaian
LAZKAO // Almitza elkartearen Euskal Herriko VIII. Sega Ligak Goierrin segiko du. Lehen jardunaldia Zaldibian jokatu ondoren, igandean bigarren saioa Lazkaon izango da. Iztueta baserriko belardietan lehiatuko dira, Lazkaomendiko igoeran, 11:30ean hasita.













