Lazkaoko Dantzari Txiki egunean 9 talde ibiliko dira kalez kale, igandean
Igandean ospatuko dute Laz-kaon Dantzari Txiki Eguna, Oin-Arin taldeak antolatuta. Herriko dantzari taldeaz gain, beste zortzi etorriko dira. Tobera (Zegama), Goruntz (Gabiria), Aurtzaka (Beasain), Amets-Bide (Ordizia), Irrintzi (Zumarraga), Gazte-Barr...
11:00etan kalejira hasiko da, plazatik, taldeak hiru ibilbidetan banatuta. 13:00etan plazan elkartu, eta saio bateratua egingo dute. Dantzariek etxeetan edo elkarteetan bazkalduko dute, eta 17:00etan Erromeria taldearekin dantzaldia edukiko dute.













