50 lagun larunbateko ‘Kosta ala kosta’ bizikleta biran
Segurako txirrindu zaleak Errebote plazan, Euskararen aldeko afixak eskuan. Hitza Segurako txirrinduzaleek Kosta ala kosta, buelta a la kosta bizikleta irteerarekin hitzordu berri bat dute larunbat honetan. Izena emateko epea itxita eta zenbaketa zehatzago baten faltan, «50 bat pertsonek» parte hartuko dutela baieztatu du Xabier Etxeberria antolatzaileak. 8:00etan irtengo dira Segurako plazatik kostalderaino eramango dituen birari ekiteko. Behin Segurara iritsita, Imaz hotelean egingo dute bazkaria, 30 bat lagunek.













