Haurren Antzar Triatloia bihar jokatuko da Lazkaon, lau adinetan
Haurrentzat III. Antzar Triatloiak korrika, igerian eta bizikletan lehiatzeko aukera emango die, bihar, Lazkaoko haurrei. Antzar Korrikalariak taldeak antolatuta, 11:00etan hasiko da, Joxemiel Barandiaran kiroldegian.Lau adin mailatan bereiziko dute pr...
Lau adin mailatan bereiziko dute proba. Aurre-benjaminek erakustaldia egingo dute. Benjamin adinekoek, igerian 120 metro, txirrinduan kilometro bat, eta korrika 600 metro dituzte. Alebinek 180m-1,7km-900m; eta infantilek 240m-3km-1,2km.
Igeriketako proba kanpoko igerilekuan egingo dute. Hori izango da lehenengo atala. Ondoren, bizikletako zatia kiroldegian hasi eta bukatuko da. Korrika San Benito ikastolaren bueltan ariko dira. Ez du lehiaketa izaerarik triatloiak.