Aurten ere, emakumezkoen iazko podium bera izango du Ehunmilak ultra trailak. Silvia Trigueros bizkaitarra izan da lehenengo emakumezkoa, iazko denbora bi minutuan hobetuz. 28:45:17ko denbora egin du. Bigarren postuan, berriz, Elena Calvillo beasaindarra iritsi da ordu bete pasatxora (29:55:08). Hirugarren postuan, Jone Uriarte zetorren Mutiloan.