Baba pintoa, aletuta, kiloa hamar euroan.
Ordiziako festak pasata, normaltasunera itzuli da asteazkenetako azoka ere. Bi produktu berri ekarri dituzte gaurkoan baserritarrek. Batetik, baba pintoa; 8 euroan dute lekan, eta 10 euroan aletuta. Bestetik, leka itaie eta gorria ere ekarri dituzte; kiloa 4 euroan ari dira saltzen.
Frutari dagokionez, basakan asko ekarri dituzte gaur; kiloa 5 euroan saldu dute. Nabarmentzekoa baita ere Espainiako Estatutik ekarritako moskatel mahatsa, kiloa 3,5 euro eta 5,75 euro artean.
Perretxikuei dagokienez:
- Ziza horiak: 3 kg hemengoak (kiloa 18 euroan) eta 20 kg kanpokoak (20 euroan)
- Onddoak: 1kg hemengoa (20 euroan) eta 30kg kanpokoak (28 euroan)
- Gibelurdinak: 1 kg (30 euroan)
Hemen, gaurko
SALNEURRI GUZTIAK.
Abuztuan ez da izango ostiraletako azokarik
Abuztuko oporraldia nabari da azokan ere, eta abuztuan zehar ez dute ostiral arratsaldeetako azoka egingo. Asteazkenetako azokan, berriz, postu batzuk kale egingo dute hilabete honetan. Besteak beste, Maite Iturbe okinak ez du posturik jarriko abuztuan.