Elena Calvillo eta Uxua Barandiaran, garaile Tarragonako eta Galiziako lasterketetan
Elena Calvillo korrikalari beasaindarrak lehenengo postuan amaitu du asteburuan jokatu den Vandekames mendi lasterketa. Hiru ordu eta 22 minutuan egin zuen 25 kilometroko ibilbidea, Vandellosetik Tarragonara (Herrialde Katalanak). Joan den otsailean, Vandekames ultran ere lehenengo emakumea izan zen Calvillo, 92 kilometroko ibilbidean.
Bestetik, Galizian, Uxua Barandiaranek ere lehenengo postuan amaitu du Bande herrian jokatutako mendi lasterketa. Bi ordu eta 38 minutuan egin zuen 23 kilometroko ibilbidea. Calvillo eta Barandiaran Bealak taldeko kideak dira.