Lazkaoko saihesbidea mugitzeko lanak bukatu dituzte
Ostiraletik, erabat irekita dago Lazkaon Gi-2120 errepidea. Iturgaitzaga eremuko hirigintza garapenak eraginda, eta Lazkaomendiko biribiletik herrigunera errepide berria irekitzeko, saihesbidea mendi aldera mugitu dute. Maizpide ondoan, lurpeko pasabide bat ere eraiki dute. Azkeneko marra-pintatze lanak ostiralean egin zituzten, eta guztiz zabalik dago zirkulazioarentzat. Orain, barruko bide-adarra eraikitzen ari dira.