Aiako X. Binakako Esku Pilota Txapelketan izena eman daiteke dagoeneko
Izen-emate epea urtarrilaren 10ean amaituko da. Txapelketaren aurkezpena urtarrilaren 31n egingo dute, eta otsailetik uztailera jokatuko da.
Aiako txapelketako partida bat.Aiako Pilota Txapelketako antolatzaileak Aiako Pilota Txapelketa ere bikoteka izango da, eta 2027an hamargarren edizioa egingo dute. Urtarrilaren 10era arte egongo da izena emateko epea zabalik. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko 619 445 210 zenbakia ipini dute antolatzaileek.
Bikoteen izen-emateari dagokienez biak ataundarrak badira ez dute izen-ematea ordaindu beharrik izango, bat ataundarra bada 12,5 euro eta bietatik inor ez bada Ataungoa 25 euro. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, lortutako dirua «materialerako, sarietarako edo txapelketako beharretarako izango da».
Txapelketa urtarrilaren 31n aurkeztuko dute Aiako pilotalekuan. Antolatzaileek diote lehenik One Point txapelketa jokatuko dela, eta ondoren lunch-a egongo dela. Aurkezpenaren ondoren otsailean hasiko da lehia. Lehenik ligaxka labur bat jokatuko da, eta ondoren, kanporaketa faseari ekingo diote antolatzaileen esanetan. «Partiden datak partaideen artean adostuko dituzte». Hori bai, lekua beti Aiako pilotalekua izango da; eta finala Aiako Santa Ixabel jaietan izango da, uztailaren 3an edo 4an.













