Eibar B taldeak irabazi du Urolaren futbol txapelketa
Gaur arratsaldean Urolaren senior mailako neskek txapelketa jokatu dute Argixaon. Txapelketa hau sortu berria den taldea aurkezteko antolatu dute. Lehen partidan, Eibar B taldeak 2 eta 0 irabazi dio Goierri
Gaur arratsaldean Urolaren senior mailako neskek txapelketa jokatu dute Argixaon. Txapelketa hau sortu berria den taldea aurkezteko antolatu dute. Lehen partidan, Eibar B taldeak 2 eta 0 irabazi dio Goierri Gorriri. Bigarren partidan, Goierri Gorri taldeak 2 eta 0 irabazi dio Urolari. Azken partidan, Urolak eta Eibar Bk bana berdindu dute. Urolaren gola Irati Zubizarretak sartu du. Honenbestez, Eibar B taldeak irabazi du txapelketa.