Elkartasuna garaile Legorretako krosean
Legorretan jokatu den Talidomidak kaltetuen aldeko I. Krosaren irabazleak Iker Pagola tolosarra eta Maialen Muñoz ibartarra izan badira, elkartasuna izan da benetako garailea. Pikuk atletismo taldeak Legorretako Udalaren eta Avite elkartearen laguntzarekin antolatu duen proban –7,1 kilometro– 140 korrikalarik hartu dute parte, eta euria erruz egin badu ere, giro jatorrean ospatu dute. Elkartasunezko asteburu honen barruan atzo egindako hitzaldian eta gaur proiektatu duten dokumentalean Legorretako antzokia bete egin da, eta antolatzaileak gustura daude oso eman duenarekin.
SAILKAPENAK
Mutilak
- Iker Pagola (Tolosa). 24:45
- Asier Aranburu (Urretxu). 25:39
- Jon Alberdi (Azkoitia). 25:49
- Maialen Muñoz (Ibarra). 27:39
- Maite Arraiza (Lazkao). 28:09
- Edurne Arakistain (Legorreta). 31:32
- Jose Mari Sanchez eta Edurne Arakistain.