Igartzako ezpata-dantzariak eta Kataluniako Esbart Dansairekoak, Igartzako zubian, gaur eguerdian. Arg.: I. Gurrutxaga
Iraileko bigarren larunbatarekin bat eginez, Igartza Ezpata-Dantzarien Kofradiakoek urte egunik handiena ospatu dute gaur eguerdian Beasainen, Igartzako Ezpata-Dantzarien Eguna. Eguerdian udaletxean bandera jarri ondoren, segizioan joan dira Igartzaraino. Buruzagiak, zaldikoa, banderariak, dantzari azkendariak, txanbolinteroak, musikariak… erraldoaik ixten zuen segizioa. Aurten, bai segizioan, zein Igartzako saioan, Kataluniako Rubi herriko Esbart Dansaire taldea izan dute lagun, 1923an sortua. Ezpata-dantzarien Igartzako emanaldia hastearekin batera, euri zaparrada ederra bota du Beasainen, baina irribarretsu egin diote aurre ikuskizunari dantzariek, galanki. Kataluniarrek, aldiz, kolorea eman diote gaurko juntadizoari, dantza alai eta biziak eginez.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.