Ander Iñarrak eta Oihana Azkorbebeitiak eraman dute Axari Traileko txapela
Axari Trail probaren bosgarren edizioa jokatu da gaur goizean Idiazabalen. Gizonezkoen artean Ander Iñarra lezotarra izan da garaile2:03:10 denborarekin. Haren atzetik Jokin Lizeaga (2:03:53) urnietarra helmugaratu da. Hirugarren berriz, Beñat Katarain zagamarra izan da (2:07:59. Emakumezkoen artean Oihana Azkorbeitia (Abadiño) izan da lehena 2:27:02 denborarekin. Bigarren postua Zaldibiako Laida Elizegirentzat izan da (2:42:55) eta Alizia Olazabal irundarra izan da hirugarren (2:45:30).
Axari trail txikin berriz Eneko Trincge santurtziarra (1:15:54) eta Ane Iturria tolosarra (1:27:12) izan dira azkarrenak.
Idiazabalen jokatu den Axari Trail proba, Goierri Trail Kopako azkeneko lasterketa izan da. Emakumezkoen artean Elena Calvillo beasaindarrak eraman du txapela eta gizonezkoen artean Juanjo Igartzabalek (Zumarraga)