Odola emateko aukera izango da gaur Lazkaon
LAZKAO // Lazkaoko Odol Emaile Elkarteak ateraldia antolatu du, gaurko. Emaileek 18:00etatik 20:30era bitartean joan behar dute. Kultur etxeko goiko solairuan egongo da, ohi bezala, aretoa prestatuta. Berrientzat informazioa ere emango dute.













