San Prudentzio kalea berritzeko lanak hasi ditu Lazkaoko Udalak
Lazkaoko herri guneko espaloiak eta kaleak berritzeko programan, hurrengo urratsa egiten hasi da udala. San Prudentzio kalean atzo hasi zituzten obrak. 15 eta 23 zenbakidun atarien pareko tartea berrituko dute. Oinezkoentzat espaloia zabaldu, eta kalea...
«Behin lanak bukatutakoan, ibilgailuen eta oinezkoen arteko elkarbizitza hobetuko da», aurreratu du Lazkaoko Udalak, ohar batean. Espaloia eta errepidea maila berean jarriko dituzte.
Aldundiaren parte-hartzea
Lanen aurrekontua 339.288,22 eurokoa da, eta Artzamendi enpresak burutuko ditu. Hiru hilabeteko epean bukatzekotan dira.
Udalaren proiektu horren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuko du —errepidea haren eskumenekoa da—. 158.992 euro ipiniko ditu aldundiak.













