Hasi dira Urretxuko jaiak, txalapartarien eskutik
Zuhaitzaren soinua taldeko txalapartariek eman diote hasiera Urretxuko jaiei. Txalaparta eta alboka jo dituzte eta Ibon Garmendiak pregoia irakurri du. Eraso sexisten aurkako eta euskararen aldeko mezua zabaldu du. Gainera,
Zuhaitzaren soinua taldeko txalapartariek eman diote hasiera Urretxuko jaiei. Txalaparta eta alboka jo dituzte eta Ibon Garmendiak pregoia irakurri du. Eraso sexisten aurkako eta euskararen aldeko mezua zabaldu du. Gainera, herriko presoak gogoratu ditu.
Horra hor testua: “Arratsalde on! Badatozela Urretxuko festak! Jaien hasiera honetan eta hemendik hainbat gauza esan nahi ditugu. Festak ondo pasatzeko dira. Guztiok ondo pasatzeko. Horregatik gogoratu! Ez!, ezetz da! Ez!, ezetz da! Altuago esan liteke, baina garbiago ez. Bai. Euskarari bai! Izan daitezela Urretxuko jaiak Euskal jai handi bat! Euskaraz bizi nahi dugu! Ez! Ez gaude denok! Pifo! Txalaparta eta txalapartariok zure zain gaude. Isma, Ainhoa, Xabi! Zuei ttakun gozo bat jotzeko irrikitan gaude. Maite zaituztegu! Bai. Jaiari bai! Alaitasunari bai! Parte hartzeari bai! Ondo pasa festak! Gora Santa Anastasia jaiak! Gora Urretxu!”.
Jesus Mari Dominguez Buli txalapartariek kataluniarrak ere gogoratu ditu. “Visca Catalunya” ohiukatu du eta senyera bat atera du balkoira. Bukatzeko, ikurriña jarri dute. Urretxuko bandera ezin izan dute jarri, arazo bat medio. Konpondu bezain laister jarriko dute.