Zerain ekologiaren hiriburu
Giro paregabean egin dute Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren 23. azoka Zerainen. Eguraldia lagun, jende ugari hurreratu da Zerainera.
Bisitariek 23 ekoizleren salmenta postuak ikusi eta bertan erosteko aukera egon da. Jaia girotzeko, herritarrek antzinako erara egin dute muztioa, gaztetxoenentzat landare eta gaileta tailerrak antolatu dituzte, herritarrek ekoitzitako produktuak ere salgai egon dira eta pintxo ekologikoak dastatzeko aukera izan da.