Josetxo Imaz Memoriala iruditan
Marka eta guzti bukatu da 17. Josetxo Imaz Memoriala. Hassan Oubaddik ezarri du, 28:46ko denbora eginda. Bere atzetik heldu dira Chakir Lachgar eta Ander Sagarzazu. Bosgarren postuan geratu den Alexander Oiarbide ordiziarra izan da lehen goierritarra. Emakumezkoetan berriz, Elena Loyok irabazi du, honen ostean iritsi dira Samira Ahbouche eta Maite Arraiza lazkaotarra. Helduen lasterketan 450 korrikalari inguruk hartu dute parte; umeen proba ere jendetsua izan da.