Lan bilaketan laguntzeko abian da Ekimena programa
ORDIZIA // Enplegua eta ekintzailetza sustatzeko asmoarekin, Ekimena proiektuaren bigarren edizioa jarri du martxan udalak hilabete honetan. Hamabi pertsona daude taldean. Proiektuak ateak zabalik ditu eta irekita dago oraindik parte hartzaile gehiago...
ORDIZIA // Enplegua eta ekintzailetza sustatzeko asmoarekin, Ekimena proiektuaren bigarren edizioa jarri du martxan udalak hilabete honetan. Hamabi pertsona daude taldean. Proiektuak ateak zabalik ditu eta irekita dago oraindik parte hartzaile gehiagorentzat. Tal-dean eta coach edo entrenatzaile baten laguntzaz enplegu bat lortzeko bilaketa prozesu bat hasteko prest egotea eskatzen zaie partaideei. Interesa dutenek saregintza@saregintza.org epostara idatzi beharko dute eskaera egiteko, lehenbailehen.