Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Jon Martin finalaurrekoetan izango da, Segurako kanporaketa irabazita

Legazpi,Segura
Kultura
2017/09/30
Goierriko Hitza
IMG_2865 Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa jokatu dute gaur Seguran. Jon Martin izan da garaile, 673,5 punturekin. Haren atzetik gelditu dira Nerea Elustondo (665,5) eta Beñat Iguaran (655,5). Martin zuzenean sailkatuko da final erdietarako; gainontzekoek berriz, puntuen dantzari itxaron beharko diote.
IMG_2911

Gaztelumendi eta Elustondo

Kosta egin zaie erritmoa hartzea bertsolariei. Binakako saioetan, Nerea Elustondok eta Jon Martinek hamarreko txikian egin duten lana izan da onenetako bat; gaixo duten amaren zaintzaz eztabaidan ari diren anai-arreben rolean jarrita. Kartzelako gaian txukun aritu dira denak ere. Gaiak joko askorako ematen zuen. Prentsaurreko batetik alde egin behar izan duenaren tokian jarri dituzte bertsolariak. Gaztelumendik Gaizka Garitano entrenatzailearen pasartea ekarri du gogora. Elustondok ere futbolaren gaia aukeratu du, baina beste helduleku batetik, emakumezko futbolari baten tokian jarri baita; txalo zaparrada handia jaso du legazpiarrak. Felix Zubiak eta Ander Fuentesek Kataluniako gaiari heldu diote. Jon Martin izan da gaiari ukiturik ezberdinena eman diona, finalean seigarren gelditu den bertsolariaren ahotik aritu baita.  Azkenik, Beñat Iguaranek Mikel Goñiren papela hartu zuen. Doinu berezi batzuk ere entzun ahal izan dira saioan zehar. Jon Martinek L’Estaca kantu ezaguna aukeratu du agurrerako. Nerea Elustondok berriz, kartzelako gaian Ama Euskadi abestiaren doinua aukeratu du. Bertso egun betea izan dute gaur Seguran. Izan ere, Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketaz gain, Bertso Eskolen topaketa ere egin dute egunean zehar Seguran. SAILKAPENA
  1. Jon Martin ……………………. 673,5
  2. Nerea Elustondo …………… 665,5
  3. Beñat Iguaran ………………. 655,5
  4. Ander Fuentes ……………… 669,5
  5. Unai Gaztelumendi ………. 620
  6. Felix Zubia …………………… 594
Bihar, Apalategiren eta Iguaranen txanda Bertsolari Txapelketa Nagusiak bihar jarraituko du, Leitzan. Iñaki Apalategi beasaindarraren eta Idiazabalen bizi den Oihana Iguaranen txanda izango da. Harekin batera ariko dira Agin Laburu, Julio Soto, Oihana Bartra eta Unai Agirre. Saioa Leitzako Udal Kiroldegian izango da, 17:00etan hasita.


Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Txerriaren jaitsierarekin hasi dira San Pedro jaiak

2022/06/29
Mutiloa
2

Orain arteko Goilurrak rally luzeena jokatuko da asteburuan

2022/06/29
Lazkao
3

«Asko gustatzen zait lehia eta zure asmo berdinak dituenari irabaztea»

2022/06/29
Legazpi
4

Autobusa trabatuta tren geltokitik Plazaolara tartean, saihesbidearen zubia azpian

2022/06/29
Legazpi
5

Gaur hasiko dira Mutiloako San Pedro jaiak, txerria udaletxera jaitsita

2022/06/29
Mutiloa
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.