Sailkapenaren bigarren postuan da Ampo Ordizia
La Vila taldea 24-30 mendean hartu du talde goierritarrak. VRAC taldearekin puntutan berdinduta, sailkapenaren bigarren postuan da.
Ampo Ordiziako taldekideen argazkia, artxiboko irudi batean. Hitza Bolada onean jarraitzen du Ampo Ordiziak. Liga Erregularreko bostgarren jardunaldian ere, garaipena poltsikoratu du talde goierritarrak, La Vila taldea 24-30 mendean hartuta. Ikasturtea ezker hankarekin hasi bazuen ere, azken lau partidak irabazita sailkapenaren bigarren postuan da orain, 17 punturekin -VRAC taldearekin berdinduta-. Puntu bakarrera du Burgos talde liderra.
Sailkapenari eutsi edota aurreneko postua eskuratzeko, seigarren jardunaldian ere irabazi beharko du: igandean jokatuko du, 12.00etan, Altamiran bertan, eta Complutense Cisneros taldea izango du aurkari -sailkapenaren zortzigarren postuan da orain-. Zalegoaren indarra ere alboan izango dute asteburuan.












