Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Urretxu Zumarraga Ikastola 50. urtemugako egun handia ospatzen ari da

Goierri
Gizartea

Urretxu Zumarraga Ikastola 50. urtemugako ekitaldiak egiten ari da urte osoan zehar, baina gaurkoa dute ospakizun nagusia. Hamaiketan hasita, ekitaldia egin dute pasiotarren elizan. Bertan, ikastolako langile, guraso eta ikasleek

2017/09/30
Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urretxu Zumarraga Ikastola 50. urtemugako ekitaldiak egiten ari da urte osoan zehar, baina gaurkoa dute ospakizun nagusia. Hamaiketan hasita, ekitaldia egin dute pasiotarren elizan. Bertan, ikastolako langile, guraso eta ikasleek parte hartu dute, eta eliza goraino bete da jendez. Ikastolaren zuzendari izandakoek 50 urteko errepasoa egin dute. Musika ere ez da falta izan, eta Ikastolako abesbatzak eta hainbat ikasle musikarik parte hartu dute. Ekitaldia bukatzeko, Gorka Hemrosa akordeoi jotzaileak ere saioa egin du.

Ikastolaren urrezko ezteiak “azkenera heltzen” ari direla gogorarazi dute aurkezleek, ekitaldien hasieran. Duela 50 urte “ezinezkoa zirudiena, elkarlanaren bidetik” lortu dutela azpimarratu dute.

Iñaki Akizuk, ikastolaren sorrerako lehen urteak eta pasiotarren babesean egindako lehen pausoak izan ditu gogoan. Euskarari eta pluraltasunari emandako garrantzia azpimarratu ditu. Haren atzetik, Iñaki Etxezarretak eta Juani Zabaletak hartu dute hitza. 80ko hamarkadan, gizarteak izandako aldaketetara egokitzeko beharra ikusi zuten, eta zein aldaketa egin ziren azaldu dute.  “Beste garai baten eta beste giro baten ordezkari” zirela azaldu du Etxezarretak, eta aldaketa bat eman zutela urte haietan; “aldaketa bat, jauzi bat izan zen, praileen ikastola izatetik gurasoen ta ikasleen ikastola izatera”. Garai hartan gurasoek egindako lana eta erakutsitako konpromisoa ere goraipatu ditu. Zabaletak berriz, bera hasi zen garaian “euskaraz ezer ez” zegoela eta ikas-materiala beraiek sortzen zutela azaldu du. “Genuenarekin moldatzen ginen, baina pixkanaka ikusi genuen horrek aldatu egin behar zuela eta zerbait gehiago behar zela”. Geroztik ikastolak izan dituen aldaketak eta zabalkunde handia ere aipatu dituzte.

Gaurko ekitaldiek ordubietan egingo duten bazkariarekin jarraituko dute. Egungo ikasle eta irakasleez gain, ikasle eta irakasle ohiek ere parte hartuko dute, eta 1.200 lagun inguru espero dituzte.

IMG_2700 IMG_2703 IMG_2721 IMG_2730 IMG_2729 IMG_2740 IMG_2746 IMG_2761 IMG_2768 IMG_2759

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut