Mikel Aizpuru Kultura Ondarearen zuzendari izendatua
GABIRIA // Mikel Aizpuru Murua historialariak (Gabiria, 1963) atzo hartu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendari kargua. Kultura Saileko zuzendaritza da, eta ostiralean ofizialdu zuen jaurlaritzak izendapena. Historian doktore, EHUn Histo...
GABIRIA // Mikel Aizpuru Murua historialariak (Gabiria, 1963) atzo hartu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendari kargua. Kultura Saileko zuzendaritza da, eta ostiralean ofizialdu zuen jaurlaritzak izendapena. Historian doktore, EHUn Historia Garaikideko irakaslea da, 2011tik sailaren zuzendaria. UEU Udako Euskal Unibertsitatearen zuzendari ere izan zen 1996tik 2000ra.