Kirol jardunaldi inklusiboa bertan behera gelditu da
Urretxuko jardunaldi inklusiboa bertan behera gelditu da azken unean sortutako arazoengatik. Aurtengo jardunaldi inklusiboaren helburua mugikortasun arazoak dituztenek mendian ibiltzea eta arazo horiek ez dituztenekin goiz bat pasatzea zen. Udalak,
Urretxuko jardunaldi inklusiboa bertan behera gelditu da azken unean sortutako arazoengatik. Aurtengo jardunaldi inklusiboaren helburua mugikortasun arazoak dituztenek mendian ibiltzea eta arazo horiek ez dituztenekin goiz bat pasatzea zen. Udalak, ekitaldia bertan behera gelditu den arren, mendira joateko aukera dutela jakinarazi du. Horretarako, udaletxera deitu behar dute eta laguntza eskainiko diete.