Gabonetako erakusleiho tailerra, merkatarientzat
Urretxu eta Zumarragako udalek, bi herrietako merkataritza indartzeko asmoz, Gabonetako erakusleiho tailerra antolatu dute.Dendariek beraien dendaren izaerarekin bat datozen erakusleihoak prestatuko dituzte. Horretaz gain, erakusleiho erakargarri, orig...
Dendariek beraien dendaren izaerarekin bat datozen erakusleihoak prestatuko dituzte. Horretaz gain, erakusleiho erakargarri, original eta eraginkorrak egiten saiatuko dira.
Ikastaroa Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean emango dute: urriaren 25etik azaroaren 3ra, 14:00etatik 16:30era.
Tailerra 15 lagunentzako tokia dago. Jende gehiagok izena ematen badu, izen-emate data hartuko da kontuan. Izen-emate epea hilaren 23ko 12:00etan itxiko dute.
Izena emateko eskualdeko merkataritza bulego teknikora jo behar da. Bulego hau Urretxuko Labeaga kaleko 56an dago eta bertako telefono zenbakia 943 53 40 85 da.













