BNI Arrakastak irabaziak bikoiztu ditu hiru urtean
Enpresa baten hazkundean «kontaktuen eta erreferentzien trukeak» gero eta garrantzia handiago du, eta gero eta enpresa gehiago dira filosofia horrekin bat egiten dutenak. Helburu horri begira, duela hiru urte sortu zen Goierriko BNI Arrakasta network...
BNI Arrakastak dioenez, «BNIko kideek marketing talde bat bezala» lan egiten dute, «taldeok gainerako enpresentzako erreferentziak eta negozio aukerak bilatuz. Erreferentzia horietako asko negozio bihurtzen dira taldea osatzen dutenentzako, haien irabaziak handituz». Honela, BNI Arrakasta taldeak 723 erreferentzia baino gehiago partekatzen ditu urtean, eta 2015ean sortu zenetik, 3.000 erreferentziatik gora partekatu dituzte taldea osatzen duten kideen artean.
Etorkizunerako zehaztu dituzten helburuen artean, taldeko kide kopurua handitzea dago, «taldeak lan egiten duen negozio eremua handitzea baita asmoa». Izan ere, «erreferentzia sare egituratu, positibo eta profesional batean oinarrituta, taldeko ki-deen negozioak handitzen laguntzen du BNI Arrakasta taldeak, enpresen artean erlazio eraginkorrak eta denboran luzatzen direnak sortzen baitira».













