Gaur, 22:00etan, Ordiziako Zesura Euskal Rap taldearen doinuak emango dio hasiera aurtengo Jazpana Fest musika jaialdiari. Hasiera batean, Beasaingo Pho-Bo taldea zen jotzekoa, baina osasun arazoak tarteko, azkeneko unean Zesura taldea sartu dute prog...

Niña Koiote eta Chico Tornado bikoa izango da Jazpana Fest-en joko duten taldeetako bat. // Argazkia: Eider Iturriaga
Ordiziarrock eta ZZ Rock igarota, Jazpana Fest musika jaialdia egingo dute Beasainen gaur-biharretan, Bernedeoneko karpa topaleku nagusi hartuta. Hamazazpi musika taldek parte hartuko dute bederatzigarren ekitaldian.
Gaur, 22:00etan, Ordiziako Zesura Euskal Rap taldearen doinuak emango dio hasiera aurtengo Jazpana Fest jaialdiari. Hasiera batean, Beasaingo Pho-Bo taldea zen jotzekoa, baina osasun arazoak tarteko, azkeneko unean Zesura taldeak hartu du haien lekua. Gaur, beste bost talde ere ariko dira: El Desvan del Macho, Luma, Biznaga, Atom Rhumba eta The Soulbreaker Company. Ohi bezala, Bernedo Eneko aparkalekuan bi karpa jarri dituzte: karpa handia kontzertuetarako, bi eskenatokirekin, eta afaltzeko eta atsedena hartzeko karpa txikia, Food Truck gunearekin batera. Kontzertu guztiak dohainik dira.
Bideluze plazara ere eramango dute Jazpana Festa bihar. 13:00etan, Sara Mansillaren kontzertua, eta 17:00etan, Reziclonk tailerra familientzat. Karpako kontzertuak berriz, 19:15ean hasiko dira, Beasaingo Kenta taldearekin. Jarraian etorriko dira Perlak, Nuria Graham, Petti, Cala Vento, Rufus T. Firefly, Aurora & the Betrayers, Niña Coyote eta Chico Tornado, Unclose eta Chelis taldeen saioak.